Gamioko
Borda
berezia
delako...
Soinuak, autoak,
fabrikak mututu
eta isaltasunarekin
solastu nahi baduzu
Kolorez, formez,
edertasunez...
begiak itsi nahi
badituzu...
Bide galduetan
zure burua
aurkitu nahi
baduzu...
Laino zuriak
gordetzen duena
usaindu nahi
baduzu...
Eguneroko
lasterraldiez
atzendu eta
une batez
erlojua gelditu
nahi baduzu...
... Gamioko Borda
Familiako argazkia
bakarrik faltako
duzu zure etxean
bezala egoteko...

Gamioko Borda - Landa etxea Baztanen

Gamioko Borda, XVIII.mende bukaerako baserri tradizionala da, 2012.urtean inauguratua izan dena.
Guztiz isolatuta aurkitzen da eta Baztan bailarako Ziga herrian kokatua dago. Gamioko Borda, etxeko jabeek osorik berritua izan da, jatorrizko xarma guztia gordez eta teknologia berriak ere sartuz. Etxea, Zigatik 700metrotara dago eta bertara, ongi zaindutako eta gaztain eta haritzez inguraturiko pista batetik iristen da.

Etxea, Baztango arkitekturaren eredua da, non harri gorria eta egurra elkartzen diren, zentzuen erosotasun, atseden eta aisirako inguru biziki aproposa sortuz.

Gela guztiak desberdinak dira eta hauetako bakoitza estilo berexiarekin apaindua izan da, xehetasun txikiena ere zainduz, zure egonaldia oraindik erosoagoa izateko.

Irudi galeria

Bideoa


GAMIOKO BORDA berezia da eta horrela sentituko zara guztiz berritutako landa etxe honetan.

ETXEAREN DESKRIBAPENA

Jaitsi etxearen deskribapen osoa eta ikusi honen ezaugarri eta xehetasunak.