Gamioko Borda, XVIII.mende bukaerako baserri tradizionala da, 2012.urtean inauguratua izan dena.
Guztiz isolatuta aurkitzen da eta Baztan bailarako Ziga herrian kokatua dago. Gamioko Borda, etxeko jabeek osorik berritua izan da, jatorrizko xarma guztia gordez eta teknologia berriak ere sartuz. Etxea, Zigatik 700metrotara dago eta bertara, ongi zaindutako eta gaztain eta haritzez inguraturiko pista batetik iristen da.
Etxea, Baztango arkitekturaren eredua da, non harri gorria eta egurra elkartzen diren, zentzuen erosotasun, atseden eta aisirako inguru biziki aproposa sortuz.
Gela guztiak desberdinak dira eta hauetako bakoitza estilo berexiarekin apaindua izan da, xehetasun txikiena ere zainduz, zure egonaldia oraindik erosoagoa izateko.