ZIGA
Baztan haranak osatzen dituen 15 herrietako bat da. Nafarroako mendialdean kokatzen den 200 biztanleko herria da. Baso eta belai berdez inguratutako herri xarmangarria da.
Bertako eliza San Lorenzori dedikatua dago. 1593 eta 1603 urte bitartean eraikia izan zen. Aitzinalde izugarriak agerian uzten du forma herreratarraren inposizioa, Nafarroan dagoen estilo herreratarraren eredurik garbiena da. Ziga eta bertako Zigaurre auzoaren artean Baztango begiratokia dago, bertatik haranaren iparralde osoaren bistak ikus daitezke.

Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean, zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten, orduan hasten baitnaiz izkutukoa, nere baitan pizten diren bazter miresgarriak ikusten…– Mikel Laboa

BAZTAN

Baztan Nafarroako iparraldean dagoen bailara zabalena da. 364 kilometro karraturekin, Nafarroako udalerririk handiena da. Bailara osoa hamabortz herrik osatzen dute. Aipatzekoak dira bertako mendi, ibilbide, baso eta bertako harri gorriz eta egurrez egindako etxeak.

Toki interesgarriak: Baztango begiratokia, xorroxin ur-jauzia, Jorge Oteiza museoa…

Link interesgarriak
www.valledelbaztan.com

Baztango lurrean…Baztan baitan…Baztan izan nintzen…– Mikel Laboa

IRUÑA
Iruñea Nafarroako hiriburua da. Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Iruñeak XX.mendean hedapen handia izan zuen. Azken hamarkadan ospe handia hartu du nazioartean, San Fermin jaiengatik, bereziki Ernest Hemingway idazleak egin zien oihartzunari esker.

Toki interesgarriak: Alde Zaharra, katedrala, entzierro ibilbidea, zitadela…

Link interesgarriak
www.turismodepamplona.es
www.museoencierro.com
www.catedraldepamplona.com

DONOSTIA
Donostia Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Kantauri itsasoak bustita, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean dago. 2011an, Donostia 2016ko Europako Kultura hiriburua aukeratu zuten. Donostia, bertako gastronomiagatik errekonozimendu handia lortu du. Sukaldari eta jatetxe ospetsuak (Arzak, Aduriz, Subijana…) mundu osoan dira ezagunak. Halaber, alde zaharreko tabernetan tradizioz zerbitzatzen diren pintxoek ere ospe handia dute.

Toki interesgarriak: Alde zaharra, aquariuma, kursala, hondartzak.

Link interesgarriak
www.donostia.org
www.kursaal.com
www.aquariumss.com

BIARRITZ
Lapurdi kostaldeko udalerria da eta Pirineo atlantikoko eskualdean kokatua dago, Akitaniako udalerrian. Kantauri itsasoak bustita Baiona eta Angelu ditu mugakide. 1854an Napoleon IIIa zenaren emazteak, Eugenia enperatrizak, hondartza bazterrean jauregi bat eraikitzea agindu zuen. Ordutik Britania handiko koroak egonaldi luzeak egin zituen eta hiriak ospe handia eskuratu zuen.

Toki interesgarriak: Hondartza, kasinoa, Nautilus museoa, Hotel du Palais…

Link interesgarriak
www.biarritz.fr